escúchanos (si quieres)

GURE EPIKA

Urrundik dator etsaiaren burrunba.
Mila, bi mila, hiru, lau, bost, ia sei mila.
Dozenaka idi kanoietatik tiraka.
Gaztelua inguratu eta aurki da erasoa.

Harresietan gora, lehenengo saiakera.
Kanoikadak ondoren etengabe kolpekatzen.
Zuloa egin arren sutsua da defentsa;
erasoari aurre egin zaio beste behin.

Leialtasuna ez da negoziatzen
eta gaztelu galtzea garesti salduko da.

Zazpi egunez
Jakue Belatz Medrano
bigarrenez Amaiur defendatzen.
Sekula irabazi ez den
ohorerik behinena
irabazi zuten Nafar zintzo horiek.

Miranda konde espainiarra zauritua izan da,
harri batek kendu dio irribarre harroa.
Erdiko kuboa minatua izan da,
Defentsa eragotzita, gaztelua galdua da.

DEFENTSA

Los campos de Noain han quedado impregnados de sangre y lágrimas.
A pesar de haber liberado el viejo reino de los usurpadores,
esta vez los navarros han salido derrotados cerca de la capital.

Pero los supervivientes no se han rendido;
y tras reponer fuerzas se han dirigido a la Baja Navarra,
con la intención de reorganizar la resistencia.

Han recuperado el castillo de Amaiur y se han atrincherado en él.
Amaiur, vida o muerte.
Amaiur, nombre de la épica de nuestro pueblo.
Amaiur.

Qué frágil es el sueño de un pueblo,
y qué firme su voluntad.
En el campo los vencidos no se rindieron.
Buscando una oportunidad, que puede ser la última.

Amaiur, Amaiur, símbolo de nuestra épica.
Luz eterna a los leales al reino.

Un centenar de personas, siete caballeros,
dirigidos por Jaime Velaz de Medrano.
Han recuperado el castillo de Amaiur y
se han atrincherado pacientemente a la espera del ejército enemigo.

MEMORIA

Amaiurko horretan amaitu ziren gerrak,
defentsan hil ez dena, preso doa Iruñeara.
Harri gainean harririk ez uzteko
agindu zuen enperadore espainiarrak.

Orduko atsekabea bihur dadila,
oroimenaren garaipenaren hazia.
Iragana ezagutzeari esker du orainak zentzua, norabidea,
etorkizunera proiektatzeko ahalmena. Izan bedi Amaiur lehen harria!

Zazpiak bat baino, zazpitan banatutako herri bat, bakarra,
Amaiurko gutunetan azaltzen den bezala, herri bat, bakarra.

Inguma

Gau ilunaren isilean, ohe berora gerturatzen da. Lo sakona somatzean, amesgaiztoak eragiten ditu.

Lepoa estutuz, arnasa eragotziz, otoitz egin ezean biktima galdua da:

“Inguma ez nauk hire beldur, Jinkoa ta Andre Maria hartzen diat lagun. Zeruan izar, lurrean bedar, kostan hare, (hek guztiak kondatu arte) etzaidela nireganat ager!”

Buruz gora ohean etzanda, bular gainean ezartzen da. Gorputza ezin mugiturik, azken hatsa noiz izango zai.

Azken esperantZaren guda

Ibañetako bide zaharretik,
herri altxatuaren laguntzaz,
badoa indar askatzailea,
burujabetza xede dela.

Erreniega mendi magalean,
aurrez-aurre etsai armada,
ezin sahiesturik borroka,
kanoi hotsak entzuten dira.

Indarra, altzairua,
zelaia gorriz estalia.
Amorru eta maitasuna.
Azken esperantzaren guda.

Gezur batez hasitako konkista.
Indarrez burutu egin zena.
Berreskuratze saiakerak
antzuak izan ziren hirurak.

Historia garailearena da,
eta hau galtzailearen kantua:
milaka gazteren odola,
herri oso baten samina.

Nabarra, erreinu zaharra,
munduaren harridura.
Inoiz itzuliko da
armez galdu zena?

EN BREVE, PUBLICAREMOS
MÁS CANCIONES.
ESTATE ATENTO 😉