Entzun iezaguzu

Azken esperantZaren guda

Ibañetako bide zaharretik,
herri altxatuaren laguntzaz,
badoa indar askatzailea,
burujabetza xede dela.

Erreniega mendi magalean,
aurrez-aurre etsai armada,
ezin sahiesturik borroka,
kanoi hotsak entzuten dira.

Indarra, altzairua,
zelaia gorriz estalia.
Amorru eta maitasuna.
Azken esperantzaren guda.

Gezur batez hasitako konkista.
Indarrez burutu egin zena.
Berreskuratze saiakerak
antzuak izan ziren hirurak.

Historia garailearena da,
eta hau galtzailearen kantua:
milaka gazteren odola,
herri oso baten samina.

Nabarra, erreinu zaharra,
munduaren harridura.
Inoiz itzuliko da
armez galdu zena?

AURKI, ABESTI GEHIAGO PLAZARATUKO DITUGU.
ADI EGON 😉