Lur Barnea hitza azaltzeko Euskal Herriko mitologiara jo behar dugu. Euskal mitologia oso aintzinekoa da, gizakia haitzuloetan bizi zen garaikoa, hau da, lur barnean. Lur barnean bizi ziren izaki mitologiko gehienak, Ama Lurra horien guztien nagusia delarik. Gizakiak natura gurtzen zuen eta naturarekin orekan zegoen.
Aingeru GorrotxategiAlemanian bizi izan zela, 2004 eta 2008 urteen artean, behin Königstein herrian ospatzen zen Erdi Aroko jai batera joan zen eta han garai hartako musika taldeak ikusi zituen. Esperientzia hartaz lituraturik, In Extremo, Schelmish, Subway to Sally, Omnia eta antzerako taldeak jarraitzen hasi zen. Rock eta folk musika uztartzearen ideia hori euskaraz egiteko asmoa buruan izan zuen ordutik eta 2015ean abestiak konposatzen hasi zen eta 2021ean jaio da Lur Barnea.
Proiektu hau rock eta folk musikaren uztarketaren ondorio bat dela esan daiteke. Alde batetik, rockaren indarra eta erritmoak aurki daitezke Lur Barnean; eta bestik, euskal folkaren elementuak, hala nola, albokaren erabilera. Bi mundu miresgarri hauen batasuna izan nahi du Lur Barneak.
Folk-metal estiloa indar handia dauka Europan, batez ere erdialde eta iparraldean. Alemaniako In Extremo, Finlandiako Korpiklaani, Eskoziako Alestorm, Italiako Folkstone edo Errusiako Arkona dira musika estilo honetako gustuko erreferente batzuk. Bestalde, Euskal Herriko folk musikaz ere elikatzen da Lur Barnearen, hala nola Oskorri, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Oreka TX edo Kalakan.
Aurten Amaiurko gazteluaren defentsaren V. mendeurrena ospatzen da eta honen inguruan musika trilogia bat argitaratu dugu LUR BARNEA musika proiektu barruan. Honekin batera, DOKUMENTALA ere atera dugu eta bertan hainbat pertsona agertzen da; hala nola, Asisko Urmeneta irudigilea, Aranzadi elkarteko Mikel Legorburu historialaria, NABARRALDEko Iñaki Idigoras edo Amaiur Gaztelu Elkarteko Mikel Mujika.
Orreagako bigarren guduari eta Iruñeko Erresumaren sorrerari buruzko abestia, 824an.