AINGERU

BOKALA ETA GITARRA

Akordeoiarekin hasi zuen Aingeruk bere musika bidea eta, denbora batez fandangoa eta arin-arina jotzen aritu zen arren, nerabezaroan gitarra hartu eta rock mundura hurbildu zen.

Kantautore bezala ibilbide luzea du eta Aingeruk hiru disko ditu: “Meinhattango k@ntuak” (2008), “Saguein dantzan” (2011) eta “Bueltaka” (2013).

Oraingoan harritu egiten gaitu proiektu berri batekin, beti hain gustuko izan zituen bi mundu horiek nahastuz: Euskal folk musika eta rocka.