Eneko albokari handia da eta ibilbide luzea du inguruan. Hegoaize eta The Lasai taldeetako kide izan zen. Gaur egun, alboka jotzen du Garilak 26 taldean.
Aipatzekoa da hainbat musika-estilotako taldeekin kolaborazio ugari egin dituela, hala nola Etsaiakeroak edo Sutan taldeekin.
Gaur egun, erdi mailako kontrabaxua egiten ari da kontserbatorioan, bere musika-prestakuntzan aurrera egiteko.